Historia

Sporting Melides futbol taldea 1928an hasi zuen bere kirol jarduera, sortu zen urtean. Ez dago informaziorik Sporting izena hartzeari buruz. Izen hori ez zen ohikoa landa giroko herri txiki bateko klubarentzat. Lehen urteetan, EL Raso futbol zelaian jokatzen du.1950etik aurrera eskola-eremuaren ondoan dagoen futbol-zelaian. Bere jardueraren hasieratik futbol Federazioak antolatutako ligetan parte hartu du. Lehenengo txapelketa mankomunatuetan, ondoren, txapelketa erregularretan. Lehen mailako liga erregionalean parte hartzen du batez ere. Taldeak 60ko hamarkadan izan zituen bere garairik onenak, hirugarren mailan jokatzera iritsiz.Kluba adierazten duten koloreak hauek dira: kamiseta lerro bertikal gorriekin eta zuriekin. Praka zuriak eta galtzerdi zuriak ere.  Beti kolore berberak erabili dituzte, kamisetaren diseinua noizean behin aldatuz.Armarria futbol zaharreko baloi batez osatuta dago eta baloiaren gainean triangelu bat ekipoaren koloreekin.1997an, azken igoera izan zen regional prefente mailara. 2003an 75. urteurrena ospatu zen Sportingeko beteranoen futbol partidekin Zarrakazteluko Larrateko beteranoen aurka. 70 urtetik gorako futbolari ohiek omenaldia jaso zuten. 2018an, 90. urteurrena zela eta, txapelketa bat prestatu zen udan. 2028an klubak lehen mendeurrena ospatuko du.