Andres Jaso

Andres Jaso (1912- 1937) 16 urterekin hasi zen Sporting Melidesen jokatzen. Berehala joan zen Osasunara. Real Zaragozan, Levanten eta Valentzian ere jokatu zuen. 1936an Sporting Gijonek fitxatu zuen. 

Denboraldi bikaina egin ondoren, udan Gijongo hondartzan entrenatzen ari zirela  gerra zibileko bonbardaketa batek hil zuen. Oraindik ez da aurkitu haren gorpua.